"GUZTIONTZAKO ESKOLA" Inklusibaren PRINTZIPIOAK
Hementxe aipatzen dizkizuegu inklusibaren lehenengo printzipioak:
"GUZTIONTZAKO ESKOLA"
Inklusibaren PRINTZIPIOAK
1. Hezkuntza denon eskubidea da; giza-eskubideak egunero gauzatzea nahi dugu = DENON ARTEKO hezkuntza.
2. Ekitatea da guztientzako eskolaren kalitate irizpidea.
Ekitatea horrela ulertzen dugu:
a) gure inguru soziokulturalak dituen hutsuneak konpentsatzeko ekintzak.
b) norbanakoaren beharrei egokitzen zaizkien banakako erantzunak dituena.
3. Inklusio soziala testu inguruan egitean datza, horregatik derrigor inguru sozial inklusiboarekin lotua joan behar du. Eskolak paper hori jokatu beharko du, hau da testuinguru sozialaren eraldaketa.
4. Guztientzako eskolak norbanakoaren ezaugarriei balioa emango dio, diferentzia balorezko irizpideei moduan ulertuz, eta aldi berean, komunitateko partaide izatearen zentzua indartsu garatuz.
5. Guztientzako hezkuntzaren ardura ikastetxeko irakasleek dutelarik, gurasoekin, bolondresekin, lan kolaboratiboak garatzeko bideak aurkitu behar dira.
6. Guztientzako eskolak, ikasle, guraso, irakasle, ... guztien nahiak asetzea bilatu behar du.
7. Eskola inklusiboa eskola osoaren erronka da, eskola inklusiboa eta hezkuntza berezia desberdindu behar dugu.
8. Funtzionamendu sistema osoan eragina du: ingurua antolatuz eta ordenatuz. Aprendizai oztopoak galarazten direnean ikasleek era desberdinean ikasten dute.
9. Inklusio ikuspegiak aldarrikatzen duena, banakako eta taldeko GIZA-ETIKA da.